XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hemen gaudenez gero, lurralde hauek aztertu egingo ditugu.

Izan ere, Iparraldeko lurretara itzuli arren, ez geunden Graûben golkoan. Beste nonbait baizik.

Eta besterik gabe, itsas ertzetik urrutiratu egin ginen osaba-ilobok, Hans almadian utzita.

Haitzarte guztiak miatzen zituen irakasleak, zulo bila.

Aurrera eta aurrera, lurraldea itxuraz aldatu egin zitzaigun.

Granito eta lur xehez osatua zen hura, eta bat batean, ordeka zabal bat agertu zitzaigun begi aurrean: hezurrez betetako hilerri handi bat.

Agian hilerri hartan, animalien historia osoa bildurik zegoen.

Gure oinek grakatekoak ateratzen zituzten prehistoriako abere hezurrak zapaltzean.

Ni harri eta zur nengoen.

Lidenbrock irakaslea ere, hantxe nonbait.

Halako batetan: - Axel! Axel!- deitu zidan ikaraz -. Gizonaren buruhezur bat!.

- Gizonarena? Hilotz hark, artean kolore zuria zuen. Ile handia; hazkazal luzeak; hortzak osorik.

Arnasa hartzeko ausardiarik gabe gelditu ginen: isil isilik.

Hilarri hartan giza-hondakin gehiago ere aurkitu genuen, animali-hezurrekin batera.

Lurralde haietan bizi ote zen gizonik?.